2017/06/30

Kantuen transmisioa lantzeko ekimena

Ez da gaurkoa bideoa, aurtengoa bai berriz. Oiartzunen antolatutako ekimena izan zen, bertan haurtxoak, gazteak, helduak eta adinduak elkarrekin adin guztietarako kantuak partekatu zituzten. Giro paregabean kantuen transmisioari ekiteko modu eraginkor bat, baliagarria izan daitekeena beste herri batzuetan egiteko.

2017/06/25

Uztailaren 1ean, Kantujira Usurbilgo jaietan

Badatoz udako jaiak! Usurbilen Santaixabelak, eta datorren uztailaren 1ean, larunbata, Usurbil Kantuz taldeak, kantujira ederra antolatu du aurten ere. Gonbidatuak aski ezagunak dira bai Usurbilen baita Euskal Herri osoan, Kuxkutu taldea. Hasiera eguerdiko 12etan. 
Argazkian, Usurbilgo kantujira eta taldekideak Gasteizen ospatutako Euskal Herria Kantuz egunean. 
Herriko aldizkarian ere izan zuten lekua, hemen duzue irakurtzeko aukera:

2017/06/21

Gogoratzen duzue "Joxe Mari eta Mikel"?

Hemen dituzue Joxe Mari eta Mikel kantuan, 70. hamarkadan aritu ziren kantuan herriz herri. Beraien kantu ezagunenak "herriko festak" eta "zirt zart". Usurbilgo bikotea osatzen zuten Joxe Mari Soroa (Donostian jaio eta 4 urterekin Usurbilera joandakoa), eta Mikel Urkia usurbildarra. Estimazio handia izan zuten garai horretan. Noizbehinka horrelakoak gogoratzea ez dago gaizki ezta?? zaharrak berri!!!

Niko Etxart hunkituta "asko maite zaitut" programan

2017/06/19

Ekainaren 24an, Getxo Kantari eguna

Getxotik honako informazioa jaso dugu. Datorren ekainaren 24an GETXO KANTARI eguna antolatu dute. Getxoko Itxas Argia taldearen eskutik egun borobila antolatu digute. 
Egunaren inguruan informazioa guztia jasotzeko, Kantujiraren inguruan, herri bazkaria dela, aparkatzeko lekuak, garraiorako aukera ezberdinak,  edo bestelakorik, honako helbidera jo eta bertan aurkituko dituzue azalpen guztiak:

Dena den zalantzaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan helbide honetara idatziz:
itxasargiagetxokantari@gmail.com
Besterik gabe, animo Itxas Argiko taldekideei eta egun ederra igarotzeko gonbitea luzatzen diegu euskal kantuzaleei. Aurrera!!!




2017/06/16

Honako informazio iritsi zaigu Bilbotik, Errekalden kantari ekimena datorren ekainaren 24an, zapatua. 
Errekaldeko Euskarri konpartsa izan da ekimen honen sustatzaile. 
Ibilbidea Jai batzordeko txoznan hasiko da, ondoren honako geldiuneak izango ditu, Zohardia taberna, Kukutza aurrean, Leon de Uruñuelan, Altube Aldabe tabernan, Villabaso Molina tabernan, Errekaldeko enparantzan, Euskarriko txoznan amaitzeko. 
Kantuak eta dantzak partekatuko dira bai ibilbidean eta amaieran. 
Ongi pasa ba Errekaldera joatera animatzen diren kantuzale guziok!!! 

2017/06/14

Sanferminetan kantari 2016

Badatoz sanferminetan eta urtero bezala kantujira eguna ere bai, datorren uztailaren 8an izango da. Animoak berotzeko, hemen duzue iazko bideoa. Guillermo Arbeloari eskerrak bideoak igotzeagatik. Gora Sanfermin!

2017/06/12

Ekainaren 18an, Arratia Kantuz VI. kantu bira


Arratian kantugintzak ez du etenik, eta bere urteko plangintzari jarraituz datorren ekainaren 18an, igandea, beste ekitaldi bat antolatu dute, kasu honetan Bedian. 
Eguerdiko 12:30ean Bediako plazan elkartuko dira VI. kantubira egiteko.
Musika jartzeko "KANTU BAT GARA" musika taldearen laguntza izango dute.  
Goizean zehar euskal produktuen azoka ere egongo da. 

2017/06/06

Leire Agirre lazkaotarra kantu txapelketan garaile

Lazkaoko Leire Agirrek eskuratu zuen larunbatean Bilbon, Euskal Herriko Kantu Txapelketako txapela bakarlari modura. 
Musikaz inguratuta bizi da, pianoa jo eta abestu egiten du, musika sortzen ere hasi da. Herriko Xanbe abesbatzan hasi zen kantatzen, zazpi urte zituela. Handik aurrera musika eskolan izena eman eta musikaren arloan murgilduta bizi da. Bere bizitzako zati garrantzitsua da musika. 

Sorkuntzako saria ere jaso zuten, Joseba Loinaz bere irakaslea, pianojolea eta laguntzailearen abesti batekin.
Zorionak bikote!!