2018/03/21

Xiru festibala Gotaine-Iribarnen martxoa amaieran

Martxoaren 30, 31, eta apirilaren 1ean ospatuko da Gotaine-Iribarne herrian (Zuberoan) XIRU festibala. Aurtengo leloa "zauriak lore 2018" izango da, eta xede nagusia gerren zentzugabekeria aldarrikatzea izango da. Egitarauan musika, zinema, eskultura,...denetarik eskainiko digute. 
Ostiralean Gotaineko elizan kantaldia, amaren alabak eta Argentinako beste talde batekin. 
Larunbatean (neskenegünean xiberotarrez), 15:00etan Mauleko zineman judutarren eta musulmanen arteko lixkarra "el gusto" izeneko filmarekin. 17:00etan Koldobika Jauregi obraren estrenaldia. Eta arratsean Gotainen Barbau 14 ikusgarria. 
Igandean festibala amaitzeko, egonaldi herrikoia, pilota partidak eta kantaldia. 

2018/03/11

Martxoaren 24an Tafallan kantuz

Datorren martxoaren 24an, Tafallan izango dugu kanturako beste hitzordu bat. Eguerdiko 12:00etan Nafarroako plazatik abiatuta kalejiran zeharkatuko ditugu Tafallako kale zaharrak. 14:00etan kantujira amaitu eta kantu bazkarian parte hartzeko aukera izango da, izena emateko deitu telefono honetara: 626 03 19 64. Bazkariaren prezioa: 17 euro. 
Tafallan Kantuz Lau Urtaroak Baigorri abesbatzaren eskutik antolatutako ekimena dugu. 

Berri Txarrak euskal taldearen handitasuna

Berri Txarrak taldeak bere indarrak erakutsi ditu BECen. 10.000 lagun bildu ditu, ez da ez gauerdiko ahuntzaren eztula. Gazteek badute euskarazko erreferentzi indartsua eta sendoa. Hemen duzue 3 minutuko bideo-laburpena.

2018/03/10

Manez, Therry Biskariren proiektu berria

"Manez eta kobreak" lelopean proiektu berriari ekin dio Thierry Biskarik, aski ezaguna Kalakan taldean aritu baita orain gutxi arte. Kanta guztiak Thierryk sortuak dira, hainbat idazleen hitzekin (Jon Maia, Uxue Alberdi, ...). Taldearen musika tradizioan oinarritzen da eta aldi berean, doinu berrien freskotasuna eta txitukatzen diren kantuen bizitasuna dauka. Taldean Ana Telletxea, Bixente Etxegarai, Laura Etxegoien, Mintxo daude. Laster entzetuko aukera izango dugu eskainiko dituzte kontzertuetan: Apirilaren 5ean Nafarroako Unibertsitateko museoan; Apirilaren 7an Hendaiako Abadia jauregian; Maiatzaren 19-20an Lemoako umore azoka jaialdian. Zorterik hoberena eskaini nahi diogu talde eta taldekide berriei. 

Bilbo Kantari martxoko kantujiraren bideoa